Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Elkarbizitza Proiektua

Samaniego Eskola Komunitateak erronka berri bat du 2007-08 ikasturterako: ELKARBIZITZA PLANA egitea. Hezkuntza Sailak egindako deialdian parte hartu dugu eta onartuak izan ondoren, bi dira ikasturte honetarako ditugun helburu nagusiak:

  • Elkarbizitza Behatokia sortzea. Behatoki hau Eskola Komunitateko estamentu guztietako ordezkariek osatuko dute: familiak, irakasleak, ikasleak eta langile ez direnak. Batzorde honen xedea harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea da. Helburua honako hau du: komunitate guztiak baloratuak, entzunda eta partaide direla sentiarazten laguntzea. Erabakiak hartzeko ardurarik badutela eta ikastetxeko bizitzaren parte aktiboa direla sentiaraztea.
  • Urteko Elkarbizitza Plana egitea. Bertan lau fase aurreikusten dira: sentsibilizazioa, diagnostikoa, planifikazioa eta ebaluazioa. Lau fase hauek komunitate osoarekin landuko dira eta Plana burutzean hezkuntza komunitateak erabakiko du ze nolako elkarbizitza nahi duen eta hori lortzeko eman beharko diren urratsak zehaztuko ditu.
Elkarbizitza

Laburbilduz esango genuke Plan honen helburu nagusia harreman positiboak eraiki eta elkarbizitza osasungarria sustatzea dela.