Samaniego Ikastetxea osatzen dugunok gure hizkuntza propioa den euskararen normalizazioaren alde agertzen gara.
Helburu hori bermatzeko Hizkuntza Normalkuntza Plangintza euskarria sendoa dugu. Hizkuntza plangintzarekin lortu nahi dena zera da:
Jomuga horretarako antzematen diren hutsuneak eta zailtasunak murriztea izango da plangintzaren zereginetako bat. Era horretan, gure ingurunea euskalduntzeko ahaleginak egin behar ditugula ulertzen dugu, eta gurasoekiko harremanak ere euskaraz izan daitezen saiatuko gara, sektore garrantzitsu honetan euskarari dagokionean dagoen hutsuneari aurre egingo dion plangintza baten bitartez, beti ere, norberaren eskubideak errespetatuz eta adostasun bidea urratu eta gero.