Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Felix Maria Samaniego

Aspaldiko ohitura da Tolosan eta horrelaxe jarraitzen du, hainbat ikastetxe publikori, kultur etxeri, plazari, kaleri... beti jarri izan zaizkio Tolosakoak izan diren kultur pertsonen izenak. Horrela dauzkagu Tolosan izen hauek: Lopez-Mendizabal, Antonio Mª Labaien, Orixe, Gorosabel, Emeterio Arrese, Lizardi, Aitzol... eta Samaniego, beti ere kultura erakundeekin lotuta.

Ohitura hori errespetatuz jarri zitzaion gure ikastetxeari Felix Maria Samaniego idazlearen izena. Baina nor izan zen SAMANIEGO?

Félix María de Samaniego 1745eko urriaren 12an jaio zen Biasterin (Araba). Bederatzi senideko familia aberats bateko bosgarren anaia zen. Txikia zenean, aitak maisu bat jarri zion irakurtzen eta idazten ikas zezan. Horrez gain gramatika, matematika eta giza zientziako lehen hastapenak irakats iezazkion. 13 urte zituela Baionara, fraideetara, bidali zuten ikasketak sakontzeko.

1767an Manuela Salcedo bilbotarrarekin ezkondu zen.

Bere ama, Maria Teresa, eta osaba, Bernardo, hil ondoren, Tolosan familiak zituen ondareez jabetzen da, hala nola, Iurreamendi jauregia (gaur egun Iurreamendi egoitza dagoen lekuan) eta Idiakez jauregia (kasinoa).

Ondasun hauek aukera ematen diote 1775ean Tolosako Alkate izateko, eta halaxe izan zen urtebetez.

Biasterin hil zen 1801eko abuztuaren 11an.

Samaniego ipui idazle ospetsua izan zen. Hona hemen bere fabuletako (animaliak protagonista diren ipuina) bat.

Astoa eta liburuak

Belardian larrean zebilela, ikasle batek ahaztuta utzi zituen liburuak aurkitu zituen asto batek. Piska batean usaindu ondoren honela pentsatu zuen:

Denak jango banitu, esfortzu handirik gabe gauza asko jakingo nituzke.

Belarra alde batera utzita liburuak mastekatzen hasi zen, gogo handiz, guztiak irentsi zituen arte. Une hartatik aurrera, astoa, guztiz jakintsu sentitu zen, eta ustez berekin zuen zientziarekin harro. Bere lagunak ikustera joan zen eskola onak emango zizkiela esanez.

Beste astoak inguruan jarri zitzaizkion, arretaz, bere eskolen zain, baina, astoak, ahoa ireki zuenean egundoko arrantza besterik ez zen atera.

Hau entzutean, beste astoak ere denak arrantzaka hasi ziren asto harroari farre eginez, eta ostikoka bidali zuten handik.

Zerbait jakin nahi baduzu behin eta berirro ikasi beharko duzu