Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Ekintza Osagarriak

Gurasook zeresana badute Samaniego Ikastetxean. Hauek dira parte hatzeko bideak:

Eskola kontseilua

Eskola kontseiluan, guraso eta iraksleen artean, eskolako funtzinamendua, egin beharreko ekintzak, gure hezkuntza proiektua, non gastatu daukagun dirua e.a. erabakitzen da. Hau da, gure seme-alabentzako nahi dugun eskola zehazten goaz. Gutxienez hiruhilekoan behin biltzen da.
Lau urteren behin Eskola Kontseilurako gurasoen ordezkariak izendatzeko hauteskundeak izaten dira.

Batzordeak

Samaniego Herri Ikastetxean batzorde asko daude eta denetan gurasoak daude. Gutxi gora behera hiruhilekoan behin biltzen dira: ekonomi batzordea, eskara batzordea, ingurumen batzordea, jangela batzordea, kirol batzordea, IKT batzordea, laguntza batzordea.

Gorosti guraso elkartea

Gorosti guraso elkartea

Bere bidez antolatzen dira ikasturte bukaerako jaia eta orduz kanpoko zenbait ekintza (eguerdikoak, irteerak, inauterietako danborrada, eguerdiko autobusa...).

Ikusten duzuenez, ikastetxean bide asko daude parte harzeko. Bi helburu lortu nahi ditugu antolaketa honekin: alde batetik gurasoek ere lagun dezatela ikastetxearen eskaintza osatua eta kalitatekoa izan dadin, eta bestetik partehartze honek sendotu dezala gurasoek ikastetxearekiko duten atxikimendua gustuko zaizkien ekintzetan arituz.

Azken finean, familia handi bat gara eta denon aartean ilusioz egindako lanari esker eskola honek daraman martxari eutsi behar diogu... horretarako, denon partaidetza beharrezkoa da.