Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Ingurumena zainduz
Garraioa

Samaniego Ikastetxeak garapen iraunkorrarekin konprometituta dagoen hezkuntza-jarduera garatu nahi du. Iraunkortasuna da guretzat, belaunaldi honen eta ondorengoenen bizi-kalitatea ziurtatzeko baldintzetako bat, planetan bizi diren pertsona guztiengana iristea ahalbidetzen duena.

Ikastetxeak, gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzungo die, ingurunearekiko irekiago izanez, ingurunea ulertu eta bertan esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarriz, eta ingurumenaren hobekuntzarekiko konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatuz.

Ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko, hezkuntza komunitateak hartu duen konpromisoa da eskola agenda 21 egitasmoa. Konpromiso honek oinarrizko hiru osagai ditu:

  • Eskola-ingurunearen kudeaketa jasangarria.
  • Curriculumaren berrikuntza.
  • Komunitatearen parte hartzea Tolosako agenda 21eko foroetan.

Eskola agenda 21ak metodoei eta edukiei dagozkien curriculumaren hainbat alderdi aztertu behar ditu, beste ezeren gainetik ikasleei bere mailan, ingurumen hurbileko arazoak ezagutu eta ulertzea ahalbidetuko dien hezkuntza praktika bat izan nahi baitu. Bestalde, hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu. Taldeko hezkuntza proiektu bat da, eta horretarako praktika demokratikoez eta helburu horiekiko koherenteak diren antolamendu-formez baliatzen da alor guztietan partaidetza bultzatuz.

Azken finean, errealitatetik gertu, komunitatean integratuta, parte hartzailea, anitza, kritikoa, osasungarria eta jasangarria den ikastetxea lortu nahi dugu.


» Proiektu ezberdinei buruzko informazio gehiago gure dokutegian aurkituko duzu