Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Kirol eskola

Kirol eskolaren helburu orokorrak

  • Ikasleen integrazioa, bai eskola mailan baita eskolen artean ere, harremanak bultzatuz eta sendotuz.
  • Euskararen normalizazio lanetan eragile aktiboa izatea; hau da, euskararen erabilera kiroletan normalizatzea.
  • Ikastetxearekiko identifikazioa lortzea, eskolaz kanpoko ekintzen bitartez.
  • Goi- mailako ikasleak kirol ekintzetako monitore lanetan integratzea.
  • Antolatzen diren ekintzetan, kirol-teknika maila hobetzea.
  • Osasun hezkuntza lantzea prebentzio mailan. Bide batez, kirola osasun iturri azaltzea.
  • Zenbait balore indartzea: parte hartzea, lehiakortasuna, kiroltasuna, begirunea, etab.
  • Bertako kirolak sustatzea, eta, bereziki, pilota.