Derrigorrezkoa eta doakoa da. Bi ikasturteko hiru ziklo hartzen ditu barnean. Izaera orokorra eta barne-hartzailea duten hainbat arloetan banaturik dago.
Haurren garapen pertsonala eta ongizatea finkatzeko, ahozko adierazpenaren eta ulermenaren, irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren inguruko oinarrizko kultura-trebetasunak eskuratzeko, eta gizarte-trebetasunak, lan-ohiturak eta ikasketa-ohiturak, sen artistikoa, sormena eta afektibitatea garatzeko aukera emango dien hezkuntza ematea.
Etapa horretako ziklo guztietan irakasten diren arloak hauek dira:
Azkenik, Lehen Hezkuntzaren bigarren zikloa amaitzean, diagnostiko-ebaluazioa egingo zaie ikasleei. Ebaluazio hori prestakuntzazkoa eta orientatzailea izango da ikastetxearentzat, familiei informazioa emateko balioko du, eta Hezkuntza Sailak kontuan izango du lortutako informazioa ikasleenganako arreta hobetu eta horiek oinarrizko gaitasunak lortzea bermatzeko.
Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitza amaitzean, irakasleek erabakiko dute ikasle bakoitza mailaz igoko den ala ez. Ezeko kasuetan, ikasleak ziklo berean beste ikasturte bat egin ahal izango du. Neurri hori behin baino ez da hartuko Lehen Hezkuntza osoan, oinarrizko gaitasunak indartzeko edo berreskuratzeko berariazko plan batekin.
Ikasleek oinarrizko gaitasunak eta heldutasun-maila egokia lortu badituzte, hurrengo heziketa ziklora edo etapara igaroko dira, baita gainditu gabeko irakasgaiak dituztenak ere, baldin eta horrek ikasturte berria probetxuz egite eragozten ez badie.