Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Metodologia ardatzak
  • Hezkuntza prozesu integral bat bezala kontsideratzen dugunez, pertsonaren garapena bere osotasunean (arlo intelektuala, afektibo, soziala, motriza e.a.) eman dadin bideratzen dugu gure heziketa. Aipatutako arrazoia medio, helburu mailan eta baita eduki mailan ere, kontzeptuak, prozedurak, jarrerak eta baloreak banandu ezinak dira.
  • Denok ez dugu era berdinean ikasten. Ikasle bakoitzaren behar, interesa eta egoera pertsonala kontuan izanik, bideratzen dugu gure ekimena.
  • Ikasle bakoitzaren aurrezaguerak abiapuntutzat hartuz, bere motibazioa sustatzen duten ikas-konfliktoak sortzea lortuko dugu. Ikasleen ikasteko prozesua ikasitakoaren adierazpena eta erabilerarekin bukatzen da.
  • Irakasleak bitartekari-funtzioa betetzen du ikaskuntza prozesuan. Ikasleak bere ikaste prozesua aktiboki eraiki dezan bultzatzen dugu.
  • Ikaskuntzak autonomia eragin behar du: ikasten ikasi. Hori lortzeko lan ohiturak eta ikaste-teknikak bultzatzen ditugu.
  • Irakas-ikas prozesuan sortzen diren ekintzek elkarbizitza positiboan izango dute oinarria. Honen printzipioak Ikastetxeko elkarbizitza behatokiak ezarriko ditu.

Ikaskuntzak ingurunearekiko elkarrekintzan garatzen dira. Horregatik errealitatearekin harreman zuzena bultzatzen dugu, behaketa eta esperimentazioa prozesu horren oinarri izanik. Curriculuma ere inguruaren ezaugarrietara egokitzen dugu, parte hartzeko metodoak bultzatuz.