Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Nortasun ezaugarriak

Samaniego Ikastetxea osatzen dugunok, Euskal Herriko Hezkuntza Sistemaren oinarria izan behar duen Euskal Eskola Publikoaren alde azaltzen gara eta ondorioz:

  • Euskaraz hezi eta bizitzea bultzatzen dugu; Euskal Herrirako lan marko berri eta propio baten alde gaude. Ikasleei, Euskal Herriko partaide bezala, euren kultur nortasuna ezagutzen laguntzen diegu, euren berezko historia eta kultura azalduz, eta beren ingurune geografiko, sozio-ekonomiko eta kulturalean sustraitzea sustatuz. Zentzu horretan, hala euskara nola euskal kultura berreskuratzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu dugu.
  • Ez dugu inor doktrinatu nahi, askatasun, elkartasun, eskubide eta betebeharretan hezi baizik.
  • Esperientzia eta baliabide nahikoak eskaintzen dizkiegu ikasleei, hauek dituzten gaitasunak gara ditzaten. Hori dela eta, teknologia berrien erabileran hezten dugu.
  • Curriculum irekietan sinesten dugu: oinarrizko edukiak eta ezagupenak eskaintzeaz gain, leihoak zabalduz, hezkuntza jarduera gelatik atereaz.
  • Hezkuntza integratzailea bilatzen saiatzen gara: ez dugu inolako bereizketarik onartzen, beraz,berdintasunezko gizartean sinesten dugu.
  • Irakaskuntza esperientzien aurrean jarrera irekia dugu.
  • Herrian integratutako eskola ireki baten atzetik goaz. Zentzu honetan, administrazioa (udala) eta elkarte desberdinekin izan ditzakegun harremanak aldarrikatzen ditugu: kirol, kultur, komunikabide elkarteak eta abar
  • Prozesuak eta emaitzak baloratzeari garrantzi handia ematen diogu, eboluzioa baita kalitatezko hezkuntzaren euskarririk fidagarrienetako bat.
  • Irakasleek eta gurasoek ikastetxeren kudeaketan parte hartzeko eskubidea sustatzeko eta bermatzeko bideak jartzen ditugu.
  • Gaitasun eta joera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, justizia, partaidetza, aniztasunarekiko eta kontzientzi askatasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, tolerantzia, elkarrenganako errespetua, giza-eskubideen aldeko jarrerak eta ingurumenarekiko begirunea bultzatu behar ditugu.
  • Bakerako askatasunerako eta herrien ateko lankidetza eta elkartasun-ideiak sustatzeko heziketa eskaini behar dugu. Hau oso zabala dela kontutan hartuz, ondoko hiru arlo hauetan lan egitea erabaki dugu: " Baloreetan hezkuntza", " Gatazka nola konpondu", eta "Beste kulturen azterketa".
  • Garapen jasangarrirako Ingurumen Hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, ingurumena eta gizarte integratuz.