Sartu zure txokora












Samaniego Bloga
Teknologia Berriak

IKT-n garapenak aldaketa handiak ekarri ditu bai komunikazioaren eta informazioaren alorrean bi ezagutzara sarbide izateko aukeretan. Kultura ulertzeko beste modu bat sortu du: “kultura digitala”. Gainera, garapen teknologiko honen bilakaerak etengabeko aldaketak iragartzen ditu.

Samaniego Herri Ikastetxeak etengabeko gogoeta ezarri nahi du egoera honen aurrean: integratzen jarraitu “kultura digitala” irakasle- ikasketa prozesuetan, hau da, zer egin baliabide teknologikoen erabilera irakasteko eta beroien bider ikasteko.

Beraz, teknologiari bai esan diogu, beti ere, ikuspuntu pedagogikotik alde egin gabe.

Sinisten dugu, bada, IKT k ahalmen didaktiko handia dutela eta oso egokiak izango zaizkigula curriculumaren garapen dinamizatzeko; ondorioz, IKT k ikasgelan barneratzea dugu helburu.

Sortzen diren beharrak ( ekipamendua, eskola-azpiegiturak, irakasleen prestakuntza, curriculum-materialen garapen ikastetxeko eta lurraldeko laguntza zerbitzuak...) ikastetxeko IKT Programan duten lekua eta bideragarritasuna.

Bestalde, gure eskolak funtzio konpensatzailea bete nahi du; izan ere,IKT tarako sarbidea familien egoera ekonomikoak baldintzatzen baitu.